Zer gara begiradarik gabe?

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zubia 2017ko urr. 27a, 08:17

Sinistuta daukagu dena delakoaren bigarren kapitulu edo zatiak ez direla lehenengoak baino hobeak izaten inondik inora. Ba, horrekin ados banengo, orain arte egin dudan zenbat eta zenbat gauza betegarri ez nukeen egingo... Dela harremana, dela proiektu bat, dela amets bat… nola utz nezake bide bazterrean guztiz bete ez nauen gauza bat?

Agian, denbora-tarte batez bazterrean utziz gero berrartzeko momentua da asmatu behar den hori. Hala sinistuta ekin diot zerbaiten berreskurapenari.

Indar handia du zuzen begiratzen duen begiradak. Gora begira keinu bereziz leun ixten den begiak energia berezia du. Zuri begira beldurrez edo pozez goxo bustitzen diren begiek esangura sakona dute. Begi horiek besarkatzen dute, musukatzen dute, garrasi egiten dute, dantza egiten dute, etorkizunari begiratzen diote orainaren kolorez… Begi horiek magia dute eta magia dira, horregatik azpimarratu nahi dut niretzat duten balioa. Begi eta begirada horiek plazara atera nahi ditugu, jendeak ikus dezan eta jendea ikus dezaten. Zer gara begiradarik gabe? Ba al gara inor? Algara ba al da nor? Algaraz bagara, ez da ba izango? Horretara goaz eta hori da jolasa: gure barre algaraz beteko da plaza!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak