Hau da Chrysallis Euskal Herria elkarteak egin duen kanpaina berria trans haurren egoera jendarteratzeko eta honegatik aitortza bat zor zaio, bai horixe! Esan behar dut gai hau betidanik interesatu izan zaidala eta honen inguruko eztabaida eternalak izandakoa naizela. Eta berba egin izan dut DBHn dauden hainbat gazterekin, eta uste eta sineskeriaz betetako mundu batera jauzi egiten dutela ematen du. "Nik uste dut hau ezin daitekeela izan…" (usteen jolasa balitz), "Nik ez dut sinesten gizon batek alua eduki dezakeenik…" (erlijioa balitz). Normaletik atera eta galdu egiten gara. Baina gai hau ez da sinesmen kontua; ez da uste kontua. Jendeak sufritu egiten du. Landu beharko da gaia gazteen eta guztion artean…
Normalen mundu honetan ez dago "aukerarik" (nahirik?) horrelako gai bati ganoraz eta benetan heltzeko. Jende normalak, gauza normalak eta normal, eta nahiko. Konturatuko al gara "normalok" ere normatik normala baino gehiago urruntzen garela normalean?