Hala ere, aste honetan aukeratu egin behar. Eta aukera egina dudan arren, ez nuke nahi aipatu gabe utzi PSEren perla... lotsa behar da gero!
Eskainiko nizkioke lerro batzuk bideotxoari. Noski, ETBko debateari ere ni eskainiko nuketeketen lerro asko...
Baina harira. Jakina denez, giroa bero-bero dago Oñatin, bertan ditugu jaiak! Aurten, Udaleko Berdintasun Sailak giro hori betaurreko moreekin aztertzeko nahia adierazi du. Aztertuko diren jaiak San Migel eta Errosarixuak izango dira.
Honen helburua izango da emakumeen eta gizonen parte-hartze baldintzak aztertzea, aurrera begira jai berdinzaleak egiten ari diren/garen bermea izateko; edo helmuga horretara ahalik eta gehien hurbiltzeko, bederen.
Askorentzako txikikeria da, inportantzia bako gauza bat... Hala ere, pentsa ezazue zuen azken debate sakonetan. Nire artean izandako gehientsuenek, aferaren sakonera joatean, generoaren gaira naramate behin eta berriz.
Hain da konplexua kontua, ezen edozein txikikeriatan erreproduzitu eta indartu egiten baita genero-sistema.
Beraz, gaian janzteko eta txikikeria handiez ohartzeko neu ere irailaren 20an 19:00etan Euskaldun Berria aretoan izango naiz.
Anima zaitez!