Ba... ez dakit

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zubia 2016ko mai. 1a, 00:00

Ameslariek diote: “eta... mundua aldatuko bagenu?”. Besteek: “Nola? Zertarako? Ezin da. Alferrik da...”.

Ameslariek, mundua aldatzeko gogo eta hegan egiteko behar horrekin agertzen direnean, ingurukoen konformismoaren isla diren erantzun horiek jasotzen dituzte, normalean. Batzuek esango dute esperientziaren izenean ematen diren erantzunak direla... nork daki. Esperientzia edo beldurra; bietako bat, baina emaitza berdina da: zalantza. 

Hau egingo banu zer lortuko nuke? Hau egingo bagenu zer lortuko genuke? Bazenu? Balute? Bazenute? Bahu? Balu? Ba... ez dakit. Esperientziak dio kontu “moderno” horiek oso zaharrak direla, eta, hain zuzen, funtzionatu ez dutelako gaudela horrela, edo, hobeto esanda, egon behar garela horrela. Nahiz eta gustuko ez izan ehuneko ehunean... konformatu egin behar garela.

Beldurrak ez digu porrotaren aitzakiarik ematen, baina berrira salto egitea eragozten digu. Berria ederra izan daiteke edo porrot egin duen hori baino okerragoa. Baina konformismoa ez ote da porrota bere horretan?

Esperientzia edo beldurra;  bietako bat, baina emaitza berdina da: zalantza. Emaitza zoriontasuna izatea nahiko nuke. Ez nuke zalantzarekin geratzerik nahi; mundua ezingo dugu aldatu, baina bakoitzak bere mundua, bai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak