Korritzeaz

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zubia 2015ko mar. 22a, 00:00

Antxintxika doa haurra zeruan barrena bidaiatzen ari den bere globotxo gorriaren atzetik.

Hari bat du zintzilik globoak, baina geroz eta abiadura handiagoan joan doa, hodeien artetik, galdu egiten den arte.

Arineketan doa gaztea haserretu berri den bere lagunaren atzetik. Oihu egiten dio gelditzeko esanez, baina honek ihes egiten du, geroz eta azkarrago, kale kantoian desagertu egiten den arte; ez du berataz ezer jakin nahi.

Lasterka doa heldua bere iraganaren atzetik, okertutakoa zuzentzeko asmoz. Baina arrapaladan, denbora aurrera doa eta iragana geroz eta urrutiago... eta frustrazio horretan hiltzen da joana bere begien artean.

Baina gaur Korrika doaz guztiak komunean duten ametsaren atzetik. Helmugak bide luze bat dauka atzetik, baina helburua argia da eta globotxoa, laguna eta iragana ez bezala, helmuga ez da lekutik mugituko.

Are gehiago... helmuga euren zain dago.

Gure zain dago. Astelehenean… denok Korrikara!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak