Nahia eta ezin egina?

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zubia 2014ko urt. 22a, 15:00

Gaur gure zoriona lortzeko ibilbidean zehar hartu ditzakegun...

... jarreren aurrean hausnarketa zabaldu nahi dut, hau izango baita giltza hauek lortu edo borroka hori bertan behera uzteko.

Nahia eta ezina esapide bezala oso hedatuta dago eta kontzeptu hauen artean, gure ametsak lortzerako bidean etsipenez betetzen gaituen lotura bat dago,  ezkortasunez betetzen gaituena, esapidea egiatzat badugu, bederen. Argi dagoena gauza bat da: nahi bat lortzerako bidean honen aurrean bi modutara jokatu genezakeela, ausardiaz edo koldarkeriaz. Segur aski bi jarrera horiek guztiok esperimentatu ditugula gure azaletan eta bakoitzaren onura eta kalteak ere bizi izan ditugula. Bi jarrera horiek dira nahia eta ezina eta nahia eta egina-ren arteko muga.Ezagun ditudan batzuek bere nahia lortzeagatik edozer emango lukete; gainera, daukaten ohore guztia galtzeko prest leudeke eta ausardiaz jokatzeko hautua egiten dute. Beste batzuek, aldiz, zorionak koldartzen dituelako agian, gaizki baina ziur bizitzeko aukera hartzen dute euren nahi hori ezintzat hartzen baitute.

Eta zuk noraino eramango zenuke zure burua zure nahiengatik? Noraino eraman zaitzake zure nahiak? Noraino mugatu ezinak? Gai izango al zinateke lehengo ezina oraingo egina bihurtzeko? Frogatzea da bide bakarra...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak