Euskara, EUSKAL GIROA eta euskal ikasketa-irakaskuntzaren garrantzia azpimarratu ziguten lehenen unetik, horren aldeko apustu garbia egiten baitute. Beraz, zentzuzkoena da gure unibertsitateko giroa ere euskaraz izatea.
Sartu ginen klasera eta irakasleak honen inguruan mintzatzea erabaki zuen halako erdal kutsadura edo poluzio bat nabaritzen zuelako. Egia zen giroa oso espainolizatua zegoela, are gehiago, zegoen giro euskaldun urria apurka-apurka erdararazten joan zen. Irakasleak, hau aldatu nahian, galdetu zigun: "Zergatik uste duzue dela hain garrantzitsua euskara eta euskal transmisioa?"
Erdal giroa zabaltzen zuten gehienek erantzun prefabrikatuak bota zituzten, guztiek bihotzez sentituko balute legez: "Artzek esaten zuen moduan hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik”… eta tankerakoak. Hau harro-harro esan ostean eseri eta ondokoarekin gazteleraz mintzatzen hasi ziren. A zer nolako haserrea etorri zitzaidan bat-batean! Oraindik horrelako gauzak jasateko arazoak ditut. Eta gauza pare bat esateko gogoa ere banuen… baina ezin ezer esan.
Orain esango dut, bada: Jendeari aurpegira barre egitera nor bere etxera joan dadila!!! Eta euskaraz bada, askoz hobe. Eskerrik asko.