Lehenengo gauzia poza, poz izugarrixa Mikelek hainbeste lagun on itxi zituela ikustian, eta baita harrotasun puntutxu bat, seme jator eta maitatu bat hazi ginuelako.
Baita penia be, bihotza erdibiketan dauen horietakua, Mikel ez dauelako gure artian. Baina zapatuan bizi ginuenak argi itxi dusku han alkartu ginen guztion barruan daroiegula bere zatitxo bat, bakoitzak beria, bere bizipen eta oroitzapenekin.
Eta esker ona. Ideia euki zinuenendako, antolaketan eta lanien ibili zitzenendako eta baita antolatutako ekintzetan parte hartu zinuen guztiondako. Maitasun guztiaz egin zinuelako eta primeran urten zalako. Zorionak! Benetan esaten deutzuegu ez daukagula hitzik egin zinuena eskertzeko.
Bukaketako, hamar hilabete hauetan gure aldamenian egon zarienoi be eskerrak emutia gure geuke; batez be, etxekuei, kuadrillakuei eta Mikelen lagunei. Gu babestiagaitik, gure ardurak arintziagaitik, zuen denboria eskeintziagaitik, gure makalaldixak errespetetziagaitik, gurekin negar egitiagaitik, baina baita errudun sentidu barik barre egitiagaitik be. Bihotz-bihotzez, mila esker.
----------
Juxe Zuazua eta Txema Crespo
Aretxabaleta