Etxea lapurtu digute

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zaloña 2015ko mar. 23a, 10:48

Hori zioen Santurtziko 27 sendiren izenean sakelako telefonoan jaso nuen mezuak. 

Nonbait, udalak ekimen urbanistiko baten harira desjabetu egin zituen, beraiek bizitokia zuten sailetan etxebizitza blokeak-edo eraikitzeko. Hartara, eraikuntza promotoreekin negoziatzea beste aukerarik ez zuten izan: desjabetutako etxearen truke eraikin berrietan beste etxe bat eta, hori egin bitartean, alokairuan bizi ahal izateko diru ordain xumea.

Zer diren gauzak, baina, promotoreek kiebra jo, eta beraien etxebizitzak uztera behartuak izan ziren 27 sendi horiek, zor zitzaien etxebizitza gabe eta alokairurako diru-laguntza gabe gelditu dira. 

Bat-batean, Txarapea kalean Brues-ek amaitu gabe utzitako etxebizitza blokeak etorri zaizkit gogora, beste blokeetan konpontzeko dauden arazoak, Lausitta aldean desjabetutako bizilagunen larritasunak; eta, bereziki, etxebizitza salerosketen inguruan garai batean izandako sukarraldia eta zoramena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak