'Otsoak, uuuuh!!'

Erabiltzailearen aurpegia Josu Zaloña 2014ko urr. 8a, 00:00

Horrela dio abestiak, joan den ostiral iluntzean abestu genuen hark. 

Han izan ginen giro paregabean, mahai bat, bi kaballete, seina aulki, etxetik ekarritako jatekoak eta hainbat lagun. Musikariak denetariko euskal abestiak joz. Eta adin ezberdineko herritarrak elkarrekin kantuan: izeba, amama, gazteak, gaztetxoagoak... Hasieran lotsatu samar, gerora gogotsuago, janak eta edanak lagunduta. Gainera, izan ziren dantzara animatu zirenak ere. Beraz, pentsa nola ibili ginen sanmigeletan egin zen kantu afarian.

Oker ez banago, hirugarrenez egin da ekimena, eta urtero bildu da ehunka herritar kantu afarira. Ekimen xumea izan arren, edarra da hainbeste jende elkarrekin kantuan ikustea, kale nagusian goitik behera. Ostantzean, gurean galdu antzean dagoen ohitura dela ematen duen arren, izandako arrakastak erakusten du hor badela zerbait. Horrela bada, zorionak ekimenaren sustatzaileei, eta, nola ez, musikariei.

Amaitzeko, gura izanez gero, anima zaitezte kantatzera... Otsoak, uuuuhh!! / Mendia gainetan ugari / xuri-beltzak, urdin, gorri / Trumilka ziren etorri. / Horregatik txanogorritxu / urrundu otsoetatik! (bis).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak