... han, inauterietan, herritarrek koloretako izarak jartzen baitituzte leiho eta balkoietatik zintzilik, eta ea guk gauza bera egiten ote genuen zakar poltsa urdinekin.
Hala, protesta egiteko jarri dituzte askok zabor poltsak beraien balkoi eta leihoetan. Izan ere, ulergarria da, hondakinak biltzeko sistema berria zer izango den argi ikustea zaila da, eta ezagutzen ez dugunak, aldaketak, atzeraka eragiten du apur bat; gehiago, norberari esfortzu pixka bat eskatuko badio.
Dena den, badira hainbat kontu gai honen gainean zer pentsatua ematen dutenak.
“Gura dozuena jarri, baina atez ateko hori EZ!”, horrelako muturreko jarrerak entzun izan dira kalean, eta jendea ernegaturik ibili da, haserre. Bestetik, alderdi politikoak ere, hitz potolo eta gogorretan tematuak aritu dira, eta giroa nabarmen gaiztotu izan da. Katalunian edota Mallorkan, aldiz, hamaika herritan ezarritako atez ate erako bilketa sistemen kasuan, aurrera eraman izan dira hainbesteko zalaparta barik, eta lekuan lekuko kolore ezberdinetako alderdiak ere bultzatzaile izan dira, hainbatetan. Hemen, ezberdinak gara, antza.
Baina aurreiritzietatik eta zalapartatik haratago begiratuz gero, zergatik ez hondakinak atez ate bildu? Bada, izan dadila hau nire balkoitik zintzilikatzen dudan koloretako izara.