Bersiñuak

Erabiltzailearen aurpegia Jexux Urmeneta 2015ko urt. 9a, 10:12

Hamendik bertatik infinito ingururaiño kilometro pillua dala, gizakixok bertaraiñoko urrinttasuna zenbaketako neurgailluen billa gabitz beti.

Espaziuari eta denborari dagozkixen gaixak gogokuak dittut: Big-Bangaren 13.700 milloe urte, milloeka galaxiatako izarrez betiak, zulo baltzen tirabirak, unibertsua zabalketan, Eguzkiraiñoko 150 milloe kilometro, Iratargixaren alde izkutua, Homo sapiens-en 150.000 urte… 

Ehun bat urte dittu A. Einstein-en erlatibidadiaren teorixak eta S. Walking-en Denboraren istorixia liburua 1988kua da; bi gertakizun honeiri jarraittuaz egun lanian badabitz ikerlarixak munduan zihar, eta honeik, askotarikuak izanagatik nahiz goruntza begira katalejo ezberdiñez ibilli arren, gehixen-gehixenok antzeko bersiñua emuten doskue. 

Via Lacteatik Euskal Herri barrenera jeitsiz, hamengo iragana eta oraiña be ondo aztertuak izan eta izaten dabitz. Denbora barrixak heldu xakula banakan batzuk ibilli badabitz sentsibilidade zein esparru ezberdiñeko pertsonen artian batasunaren billa, gatazka eta beronen izaera politikuaz argi eta garbi azalduaz eta biktima guzti-guztiak aintzat argiro hartuz. Egixari zor xaugulako. 

Mezu onuratsu honei, baiña, prentsan zein ETBko kataietan ez xaue apenas arretarik egitten; egunkari eta mahai-inguruetan irakurri, ikusi eta entzuten dittugu zenbait sasiletradu ika-mikatan dirala, baiña honeik barriketa hutsal-hutsaletan dabitz, mamiña barik. 1512ko Naparrukua, 1936xan estatuko militarren kolpiana, eta gaur egun arteko gerra zikiña zein torturak aittatu barik, tertuliano gehixenok bertsiño estralurtarrak egitten ei doskue. 

 Aurreko abenduan Galiziatik etorri xakun musikazalia, eta berari esker gogoratu daigun bertako talde baten abestixak dixoena : "Zeintzuk garen, nundik gatozen eta noruntza goiazen!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak