Katxo-n esanetan, txahal mieztue orrazkera bat be bada, flekillo luze samarra albo batera pegaute erueten dauena. Trumoiek Pedro Loteronak ziela esaten euzkun amak. Urrin dauen leku bat Pikunitten dauela esaten dou, Pikunitte holaxe dauelako, urrin. Nun galdetu eta Lekamendiko Porruguztietan entzunde, garbi dau kontue. Danak berba jatorrak, geure neurriko esagutzatik sortutekuek.
Olaian Baipasa-n entzuten dittuten ingeles jatorriko berbakin, barrez, daueneko liburutxue osatu neikien. Bat bera be ez dot jasoten, gauza ez naielako, seguruenik, baine seguru nau euskeraz geure ezagutzatik jator asko esatie eukiko gittukela; baine orduen munduek ez leuke jakingo zetaz gabitzen?
Kantu berien euskerie eta erderie nahasketan dittuen taldiek be ugarittu die, errima bile biher bada, artaldiek koruek samurrau e ittearren bestela. Daueneko erderaz gabitzelakuen euskeraz gabitz, edo bestetara zixuen Jonek izengo zala aurki?