Sargaraiko zubixe

Zubixek jarraixen ez daazen jaiegunek lotuaz lan bako egun ilerie izeteko aukerie emuten dotzue gehixenoi.

Erromako zubixe be, koloretsue, polit askue da.

Zubixen preminie betidanikue dou, betik eduki dou-ta hankak busti barik errekie alde batetik bestera pasatu biherrik. Koruetako erreka haundixen, esaterako, urtegixe egin aurreko kontuetan, Ugastein hasi eta Urkuluraino hamar bat zubi kontatu gittuen Gorkak eta bixok.

Elkarren arteko loturie galdute ikusten danien, zubixek eraiki biherraz asko berba eitten da gaur egun: kalie eta baserrixe, generaziñuek, kultura, kartzelaratuek edo etorkinek, esaterako.

Azatzan Sargaraiko zubixe daukou, zutittu barrixe esango nauke, albergie eta karobixen gainetik gaur egungo oinezko bidie errepide ertzetik izen biherrien gune seguruautik eroiena.

Lagun askok ebalten euela uste dot, baine aspaldixen ez da gauza. Aspaldi-aspaldixen, esango nauke. Ez dakittetena da zeatik ez dan konponketan zubixoi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak