Ze, bere idatzian, goranzko joeraren hainbat arrazoi posible aipatzen dituen arren, nik oraindik, eta badira dagoeneko hiruzpalau urte, ez dut txartel mankomunatua bertan behera uztearen aldeko arrazoi pisuzko bakarra ezagutzen. Nahikoa izango nuke hiritarren onura aintzat hartzen duten argudioetan oinarritutako azalpen laburra.
Bestetik, nire inguruan, galdetuta ere, ez dut txartel mankomunatuaren kontrako iritzirik jaso, eta bai, ordea, aldeko dezente, eta beti, berau bertan behera uztea galera izan den ustea.
Gauzak honela, eta bestelako arrazoirik ezean, ezingo diot utzi pentsatzeari benetako arrazoia gure agintarien arteko ika-mikak izan zirela: handiena zeinek ote, alegia –kiroldegia, noski–.
----------
Julen Alberdi Urriategi
Bergara