Arantzazuko harrobia

Erabiltzailearen aurpegia Jon Ugarte 2016ko ira. 24a, 00:00

Berriro agertu zaigu aspaldiko mamua: Arantzazuko harrobia handitzeko asmoa dago. Gaia ahaztuta zegoela uste genuen, azken urteetan harrobiaren martxa moteldu egin baita, baina batzuk ez daude lo.

Oraindik ezin izan dugu proiektua ikusi, baina harrobia Kortakogain (Atxuri) aldera zabaldu nahi dute, egungo azalera bikoiztuz eta Aloña-ziarra mendiari zati eder bat janez. Aloña-ziarra herri mendia da, hau da, oñatiarron mendia. Harrobia, berriz, proiektu pribatua.

Harrobiak beharrezkoak dira, baina, noski, kokalekuak ongi aukeratu behar dira. Eta ez dirudi Arantzazu ingurua horretarako tokirik aproposena denik. Harrobiak hainbat lanpostu mantentzen ditu, baina ingurumenean hainbat kalte eragiten ditu: eragin paisajistiko nabarmena, zarata, hautsa... eta bere zabalkundeak babestutako habitatetan eta faunarengan eragingo luke.

Arantzazuko auzotarrak orain dela urte gutxi argi eta garbi agertu ziren harrobiaren aurka. Oraingoan ere ez badugu ahotsa altxatzen, harrobia handituko dute.

----------

Jon Ugarte, Idoia Bollar, Joxe Ruiz eta Haizea Agirre

(Oñatiko Naturzaliak taldearen izenean)

Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak