Eusko Jaurlaritzak figura horiek aplikatzeak ekarriko luke udalek eta administrazio-batzarrek gobernatzen duten lurraldeen gainean duten subiranotasuna eta autonomia baliogabetzea. Aldi berean, Lurraldearen Antolamendurako legeak eta Natura Ondarea babesten duten legeak saihestu nahi dituzte. Pertsonengandik eta lurraldetik hurbil dauden erabakiguneak lekualdatzeko eta horietaz jabetzeko Eusko Jaurlaritzak egiten duen ahalegin horren guztiaren helburua hauxe da: toki-erakundeek gaur arte erabakitasunez babestu eta defendatu duten lurraldea mespretxatzen eta suntsitzen duten enpresek sustatutako makroproiektuak inposatzea.
Aurrez aurre ditugu herri-mendien pribatizazioa, ingurumen-balio handiko eremuen eta soroen industrializazioa eta, ondorioz, landa-eremuaren desegituraketa. Ohartarazten dugu espazio horiek babestea funtsezkoa dela bizitza babesteko, horiek suntsitzeak hori ahalbidetzen duten baldintzak suntsitzea ere ekarriko bailuke. Hori dela eta, Gasteizko Bilbo plazatik 19:00etan aterako den manifestazioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Gure herrien bizitzatik hain hurbil dauden erakunde hauen gobernantzak arrisku larrian daude.
Ahalegin bateratuek mendiak mugitzen dituzte.
----------
Judith Arriolabengoa Unzueta
Arabako Mendiak Aske
Aramaio