Audientzia Nazionaletik pasa ostean, epaileak Soto del Realeko espetxera (Madril) bidali du, egozten dizkioten delitu guztiak martxoan preskribatu behar zizkiotenean, hain zuzen ere.
Sortutik irmoki salatu nahi dugu atxiloketa berri hau. Ez baita kasualitatea Anjeli egotzitako delitu guztiak preskribatu baino hilabete lehenago atxilotu izana. Euskal herritarron gehiengoak konponbidearen aldeko hautua egina dugun bitartean, estatuek errepresioaren eta jazarpen polizialaren alde egiten dute; Sara Majarenasen eta bere alaba Izarren kasuak, dispertsioak eragindako azken istripuak, Instituciones Penitenciarias-en barne agiriak –non larriki gaixo diren euskal presoak "oso epe motzean" eta "ziurtasun nahikoaz" hilko badira soilik askatuko direla zehazten den, El País egunkariak berriki zabaldutakoaren arabera– zein atxiloketa honek argi erakusten dutenez. Mendekuan eta garaileen eta garaituen kontakizunaren logika baten barruan soilik uler daiteke espainiar estatuaren jarrera hau. Ondorioz, Mexikoko estatuari eskatzen diogu logika horren baitan ez kokatzeko.
Ez dugu egoera hau bake egoera bezala ulertzen. Gure aldetik, indarrak batuz eta eragile sozial zein politikoekin elkarlanean konponbidearen alde lanean jarraitzeko apustua berresten dugu. Euskal preso eta iheslariak etxera
----------
Julen Aranburu
Oñatiko Sortu
Oñati