Akaso, ez dira erabaki egokienak hartu; eta elkartasunak, taldetik emandako laguntza handiak eta esfortzu guztiek ez dute balio izan kooperatibismoren bandera-ontzia salbatzeko. Gertatutakotik ikasi, hausnartu eta neurriak hartu behar ditugu.
Errentagarria izatea beharrezko helburua da; etekinak ez badaude, ez dago ezer egiterik. Zelan lortu eta zer egin irabaziekin da Taldeko kooperatibak bereizten dituena. Antolaketa eta parte-hartze demokratikoa baino gehiago dira kooperatibak. Inguruan aberastasuna sortu, hezkuntza bultzatu, lanpostu duinak sortu, euskara sustatu eta elkartasuna gure eredu batzuk dira gizartea eraldatzeko.
Galera indibidual handiak izan ditugu; baina kezkagarriagoa da galera kolektiboa. Ez badugu lehenesten eta indartzen “gurea”, aurrerago ez dugu izango “nirea”. Lan tinko eta gogor egin behar dugu eta behar diren akzioak eta esfortzu indibidualak egiteko prest egon behar dugu gure enpresak eraginkorrak, errentagarriak eta sendoak izan daitezen.
Oztopo guztien aurrean, Talde Kooperatiboak osasun oso ona du eta printzipio eta balio kooperatiboak inoiz baino beharrezkoak dira.