... bestela dotore, ederra eta fin-fina izango zen. Ordea tripontzi, buruhandi eta musu-zikin bat da, eta hori gutxi izango balitz ardozale eta erretzailea! Baina gurea da eta harro sentitzen gara, maite dugu eta ez dugu inoiz aldatuko.
Protagonismo guztia gizon baten gainean dago eta feminista batzuk hor diskriminazio sexista ikusten dute. Azken urteotan, hori konpontzeko asmoarekin, neskalaguna jarri diote: Mari Domingi. Agian neska bat bigarren planoan jartzea figurante bezala ez du haien arazoa gehiegi konpondu.
Gabon gauean, urtero bezala, kaskabeltza gure etxeetatik pasatu zen eta han aurkitu zituen txoko baten intxaurrak eta ardotxo baso bat indarrak errekuperatzeko eta beste izkinan zapatak ilusioaz beteta.
Bidalitako eskutitzetan amaigabeko jostailuen zerrendak, mota guztietako kapritxoak eta baita ere munduko injustiziak akabatzeko eskaerak. Azken urte kaskar honetan opari oso polita jaso dugu; hainbeste injustizia, krisi ekonomiko eta hondamendi artean, azkenean bakea ailegatu da gure herrira! Nahiz eta batzuk ez enteratu nahi oraindik.
Beno lagunak, kontuz turroiarekin, xanpainarekin eta familiarekin. Ondo pasa eta Gabon zoriontsuak izan.