"Garai onak Euskal Herriarentzat"

Erabiltzailearen aurpegia Jon Suinaga 2011ko uzt. 3a, 02:00

Zortzi urte baino gehiago kolaboratzen komunikabide honetan noizean behin iritzi zutabea idazten...

... eta sekula ez nuen aukera izan kontatzeko gauzak ondo doazela gure Herrian. Urrutira joan gabe, orain ez hainbeste, artikulu baten izenburua justu oraingo honen kontrakoa zen: Garai txarrak Euskal Herriarentzat.

Zorionez, azken gertaerekin gauzak asko aldatu dira eta 180 graduko biraketa bat egon da, denon mesederako. Oraindik asko falta da situazioa guztiz normalizatua izateko, zeren eta ezin baitugu ahaztu oraindik pertsona eta ideia askok ilegalizatuta jarraitzen dutela, edo mehatxu terroristak hor jarraitzen duela edo beste hainbeste eredu… Baina garbi dago zabaldutako bidea oso itxaropentsua dela.

ETAren bukaera sekula ez da hain gertu eta garbi ikusi. Ezker abertzalea bide bortitzagatik desmarkatu egin da eta apustu hori sendoa eta atzeraezina da. Azken hauteskundeetan abertzaleen emaitzak ilusio handia sortu du. Zoritxarrez, eszenatoki berri honetan alderdi espainolistek ez dute maila ematen eta iraganean ainguratuak jarraitzen dute.

Nor izango da gai euskaldun guztiak elkarrekin, bakean, eta norabide berdinean  geratzeko?... Esandakoa, garai onak Euskal Herriarentzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak