Herriko tradizio zutoihal izan dena eta famatua den Bergarako urdina itzaltzen da.
1846. urtean Fabrica de Hilados, Tejidos y Estampados de Vergara sortu zen eta 1901ean Algodonera de San Antonio SA deitzera pasa zen. Aktibitate nagusiena, izenak adierazten duen bezala, kotoizko ehunak produzitzea zen.
1950. urtean Algodonera laneko arropa egiten hasi zen eta estatuko 90% produzitzera heldu zen. Oso famatua zen mahoi urdin kolorea eta herriak izenak trukatu zituen. Bergara Villa Mahonera izango zen eta mahoi kolorea Bergarako urdina.
1969. urtean Algodonerak herriko beste bi enpresarekin batera Tintes y Acabados de Vergara SA osatu zuen; TAVESA izenarekin ezaguna. Hurrengo urteetan ehun bakeroen merkatuan sartu zen eta Levi Strauss-en hornitzailea izan zen. 1975ean TAVEXA sortu zen produkzioa esportatzeko.
80ko hamarkadan Algodonerak Valentziako Alginet Textil eskuratu zuen, eta Grupo Tavex sortu. 90eko hamarkadan Marokon planta produktiboa eraiki zen eskulan merkearen bila. Garai hartan gainbehera hasi zen eta 2001ean Algodonera itxi zuten.
Ehungintzaren desagertzearekin, gure herriko tradizio eta historia garrantzitsu bat itzaltzen da.