Azken asteotan giza transexualitatearen auzia sutu da gure gizartean, kondaira honetakoa baino askoz serio eta larriagoa. Baina gaur ere baditugu antzinako bezalako bizantziarrak, denon eremu publikoa beren borroka-zelai bihurtuz, beren gorroto eta fobiekin gizarte-hausnarketa pozoitu nahi dutenak, iritziaren bando batetik nahiz bestetik! Irrika, azalkeriaz edo burlaka, autobusekin edo karteladekin, isekari biraoaz erantzunez, elkar zanpatzeko grinez eta inoren arrazoirik aditu gabe!
Transexualitatea ez da azaleko eztabaida bizantziarra! Ez da sinplekeriaz edo bortizkeriaz konpon daitekeen tirabira! Auzi hau iritzi guztien elkarrizketa publiko eta arrazoituan bideratu dezakegu soilik, sakonki, denon artean eta denok elkarri gizartean zor diogun begirunean.