Debagoieneko dekathloia

Erabiltzailearen aurpegia Jon Sagarzazu 2016ko urr. 28a, 09:27

Debagoienean antzinatik daukagu Dekathloi ederra!

Ez kirol denda edo lehiaketa, baizik Euskal Herrian giza bikaintasunari eraiki zaion monumentu aitzinenetakoa. Oñatin, Sancti Spiritus unibertsitateko fatxadako erliebean, Herkules heroi greziarraren kondaira erakusten digu: nola bere gaztaroko obenak garbitzeko hamar froga zail (“deka athloi” greziarrez) gainditu zituen.

Berpizkundeko kultura humanistaren eredu miretsiena. Herkulesen erliebe apartaren gainean justu zizelatuak daude balore eta bertute humanisten irudiak: jakintza, kemena, justizia, fedea, maitasuna,… eta hauek erakusteko emakumezkoen eskulturak bakarrik ipini zituzten: emakumea, Errenazimenduko gizakumeen irakasle eta eredu!

Fatxadaren gorenean, erremate gisa, “Plus ultra” legenda –“Beti urrutirago”- ez da lema inperialista hutsala, baizik eta euskaldunoi XVI. mende hartan ezagutu berri zen Mundu Berrira eta mundu guztira zabaltzeko luzatutako deia, gaur ere geure mugak egunero gainditzera gonbidatzen gaituena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak