Erresistentzia, duintasuna

Erabiltzailearen aurpegia Juan Ramon Garai 2020ko urt. 26a, 00:00

Betidanik, erresistentziak lotura zuzena izan du duintasunarekin; 30eko grebak ere bai.

Greba orokor bat egiteko mila arrazoi daude, eta Estatuan Gobernu berria izatea inolaz ezin da izan aitzakia eskirol bihurtzeko. Orain arte oso ondo ikusi da gobernuek eta instituzioek, beti, kaleko presioak behartuta ekarri dutela egon diren gehiengo herritarrentzako onurak, eta hemendik aurrera berdina izan behar da.

Garaia da azken urteetan kendu diguten guztia berreskuratzeko. Garaia da lan, pentsio eta bizitza duinak bermatzeko… Badugu hamaika arrazoi urtarrilaren 30ean kalera ateratzeko. Bestelako eredu sozialen eta ekonomikoen alde, tokiko merkataritzen alde, kontsumo eredu jasangarriaren alde, eskubide sozial eta laboralen errespetuan eta justizia sozialean oinarritutako den ereduaren alde. Izan langile edo langabe, izan pentsiodun, etxeko langile, dendari nahiz tabernari, indarrak batu eta mobilizatzera goaz… Aberastasuna gero eta esku gutxiagotan dagoela ikusten dugulako.

Iraultzaile baten bertuterik ederrena edonork edonon jasandako edozein zapalkuntza bere sentitzea delako, ez baduzu greba egin nahi zure eskubidea da, baina ezkerrekoa baldin bazara, sekula ezin zara izan eskirol, eta horixe ari zara bihurtzen grebaren aurka publikoki agertzen zarenean; joko zikina egiten, gainera, eskumari.

Zailtasunak zailtasun, oztopoak oztopo, gai izan behar dugu gure aurrekoek borrokarekin lortutakoak berriz berreskuratzeko. Emantzipazioaren alde borrokatu gaitezen.

----------

Juan Ramon Garai

Pentsioduna

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak