Etxebarrietak bere esperientziaren berri emango du, Jaizkibeleko kapitain gisa, maila desberdinetako bitartekaritza ondo ezagutzen baitu. Goikoetxeak, bestetik, iaz argitaratutako lanean bildutako alardearen sorreraren inguruan, tradizioaren garapena eta egungo harrera soziopolitikoa izango ditu hizpide.
Hitzaldia Alternatibaren 10. urtemugaren harira antolatutako hitzaldi sortaren lehena izango da. 2008ko abenduaren 13an jaio zen Alternatiba, Bilboko Bidebarrieta liburutegian eginiko batzar irekiarekin. Data gogoratzeko ekitaldia egingo da larunbat honetan, abenduaren 15ean, Bilboko Itsas Museoan.
Alardearen aferari helduko dion solasaldia datorren asteartean, abenduaren 18an, egingo da Arrasateko Kulturaten (Azoka kalea 1), 18:30ean. Julia Monge ekintzaile memorialista eta feministak aurkeztuko du. Guztiz irekia izango da, aretoaren edukiera bete arte.
----------
Juan Ramon Garai
Alternatibaren izenean
Arrasate