Jesus Uranga Urrutia. Sozialista. UGTko militantea. Akusazio faltsuetan oinarritutako fartsa-epaiketa baten ondoren fusilatu zuten.
Bernardo Gomez Otxoa Renteria. Sozialista. UGTko militantea. Ebroko batailako borrokan hil zuten.
Felipe Letona Mugika. Errepublikanoa. Ezker Errepublikako kidea. Heriotza zigorrera kondenatua eta konmutatua. Urteak igaro zituen kartzelan. Union Cerrajeratik kaleratua eta herritik desterratua, Zumarragara joan behar izan zuen bizi izatera eta lan egitera.
Eustasio Markaide Larrañaga. ANV eta Solidaridad de ObrerosVascos-eko kidea. Heriotza zigorrera kondenatua eta konmutatua. Urteak igaro zituen kartzelan. 11 urte geroago, berriz hartu zuten Union Cerrajeran lanean.
Nicolas Uriarte Ceberio. EAJko kidea. Herriko alkatea zen altxamendu faxista gertatu zenean. Euskal Solidarioa. Gerrako elbarria. Erbestean egon zen (Baionan).
Cecilio Garro Arriola. Errepublikanoa. Udaletxeko sereno kaboa. Lanetik kaleratua izan zen.
Patricio Osinaga Urrutia. EAJko kidea. 5.000 pezetako isuna jarri zioten.
----------
Juan Ramon Garai
Intxorta 1937 Kultur Elkartea
Arrasate