Gure historiaren zati baten aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Juan Ramon Garai 2017ko abe. 11a, 16:57

Josemari del Palaciok eta Intxorta 1937 kultur taldeak helburu berarekin dihardugu aspalditik; hain zuzen, isilpetik argitara ateratzen gerra galdutakoen historia. Gure aurrekoen historia, askotan eta zoritxarrez lotura zuzena izan duena oraingo egoerarekin.

Secuelas de nuestras guerras y derrotas, de la República a la 'modélica' democracia” liburuan, guk geuk bizitako historia ausardiaz aztertzen du.

Zeharkatzen dituen pasadizo hauetariko parte izan gara. 5. kapituluan –De la esperanza al desconcierto–, 70eko hamarkadan idazleak bizitakoen ikuspuntua ematen du. Ados egon edo ez, benetan interesgarria.

Bere aita Faustino, Morales de Toro herritik etorritakoa, jornalaria, emigrantea, komunista eta poeta liburu honetako protagonista da.

1920-1970 tartean, batez ere, Arrasatera etorri ziren emigranteen historia gure historiaren baitan dago. Morales de Toro eta Cuevas del Valle, Gaztelatik; Montilla eta Montemayor, Andaluziatik; eta Quintana, Valle eta Higuera de la Serena, Extremaduratik, batzuk aipatzearren. Etorritako asko eta asko ezkerrekoak, frankismoaren errepresiotik eta gosetik ihesi gure herrira lan egitera etorri behar izan zuten.

Batzuk, gainera, Faustino bezalakoak, poetak: Juan Jose Aguilar, Montemayorkoa, eta Benito Garcia, Quintana de la Serenakoa, biluztu egiten dira poesiaren bidez. Faustinoren bertsoak, bere jaioterri biak Morales eta Arrasate, emigrazioa, borrokak, sufrimenduak, maitasunak, poztasunak… sentimenduen adierazle dira.

Liburuaren aurkezpena abenduaren 13an izango da, Arrasateko Kulturateko areto nagusian, arratsaldeko 7etan.

----------

Juan Ramon Garai

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak