Arrasaten, era batera edo bestera, milaka pertsona zigortuak izan ziren. Frankisten errepresioak ez zituen ekarri bakarrik heriotza pelotoiak, baita ere: kartzela zigorrak, erbesteratuak, esklaboak lan eremuetan, lanetik botatako langileak, konfiskazioak, isunak, ama hizkuntza debekatua… Kolpe militarraren kontra agertu ziren mondragoetarrak, bai gizon zein emakume, askatasun eta eskubiderik gabe gelditu ziren.
Errepresaliatuak askoz gehiago izan zirela jakin arren, 901i izen-abizena jarri diegu.
Denak gogoratzeko eta omentzeko, datorren irailaren 26an, arratsaldeko seietan, lore eskaintza bat egingo diegu Laubide plazan kokatuta dagoen monolitoan.
----------
Juan Ramon Garai
Intxorta 1937 Kultur Elkartea
Arrasate