Duintasun Martxa

Erabiltzailearen aurpegia Juan Ramon Garai 2014ko ots. 21a, 00:00

Datorren hilabetean, martxoaren 22an, Estatuko herri guztietatik zutabeak helduko dira Madrilera: Duintasun Martxa da.

Martxa horretako etsai komun baten aurkako aldarrikapen nagusiak hiru dira:

-Legez kontrako zorraren ordainketarik ez.

-Troikako gobernurik ez.

-Murrizketarik ez.

Estatuko Gobernua Troikako lapurren esku dago; hau da, gutxi batzuen onura pribatuaren alde bakarrik, jendartearen gehiengoa pobretzen ari den bitartean. 

Eskubideak lapurtzen, oinarrizko zerbitzuen aurrekontua murrizten: osasuna, hezkuntza, energia, pentsioak, gizarte zerbitzuak, emakumeon erabakitzeko eskubideak kentzen…

Egunero esaten digute krisitik irteten ari garela, txarrena pasa dela, dena ondo doala... 

Eurek, krisiarekin irabazi handienak izan dituztenek, pertsonen eskubide eta betebeharren kontura, ondo dakite gizartearen gehiengoa ez dela krisitik irtengo. 

Troikaren eta gobernuen politikak ez daude horretarako pentsatuta.

Politika horiek aldatu beharko genituzke, eta Duintasunaren Martxaren aldarrikapena horixe da: giza eskubideen eta jendarte justiziaren aldeko mobilizazioa.

Behekoek argia ikus dezagun krisiaren tunelaren amaieran, eragin onuragarriak biztanleriaren gehiengoentzat eta ez pribilegiatu bakar batzuentzako izan behar dira. 

Pobreziara eramaten gaituzten politiken kontra, geure ahal guztiaz borrokatu behar dugu.

Duintasunaren Martxaren helburua horixe da: ustelkeria bukatuaz, emakumeen eta gizonen berdintasunean eta askez osatutako jendartearen alde egitea. 

Kalera, bada garaia eta.

----------

Juan Ramon Garai

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak