'K-82' seinaleak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Retolaza 2014ko eka. 8a, 12:00

Joan den ostiraleko GOIENAn 'K-82' marken inguruan eskutitz bat azaldu zen.

Bertan, ea seinale horrek zer diren galdetzen zen. K-82 bezala markatuta dauden bideak Loramendi Euskara Elkarteko toponimia taldeak sortutakoak dira. Talde honen helburua Aretxabaletako historia eta istorioak jasotzea da, baita gaurdaino geratu diren izenak ere. 

Lehenengo ibilbidea Aretxabaletako herri-gunean kokatuta dago. Bertan, herriko kale eta eraikin ezberdinen informazioa ematen da. Hurrengo hiru ibilbideak Aretxabaletako auzoetan barna izan ziren. Hauek dira esandako seinaleak dituztenak, azken biak eta lehena ez baitaude markatuta. 

Azken bi ibilbideak Kurtzebarri inguruan prestatu ditugu Toponimia taldeak. Iaz txondorra eta txondorgileen inguruko kontuak jaso genituen eta azkena, maiatzaren hasieran egin genuena, Kurtzebarriko haitzen inguruan izan zen. 

Ibilbide hauen guztien inguruko liburuxkak Loramendin ditugu; beraz, argipen edo informazio gehiago nahi izanez gero jo lasai guregana.

----------

Josu Retolaza

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak