BKP, Erroma

Erabiltzailearen aurpegia Jone Zabala 2017ko irailaren 5a

Eskerrik asko! Eskerrik asko! Eskerrik asko! Ez dakit zenbat aldiz jarri beharko nukeen, Erroman pasa genituen egunetan, erakutsi eta irakatsi didazuen guztia eskertzeko.

Zuek ez zarete koru bat bakarrik, zuek taldea, kideak, familia… niretzako, eskola bat izan zarete. Zuek daukazuen jarrera goraipatzekoa da oztopoak agertzen direnean, ingurua alaitu behar denean, lagundu behar denean… baita seriotasunean ere. 

Bihotz-bihotzez eskertzen dizuet egun haiek hain samurrak egiteagatik. Segi horrela! Gora Bergarako Koru Parrokiala!

----------

Jone Zabala

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak