Julio Garzia Pinacho, Arrasateko semea

Erabiltzailearen aurpegia Joxerra Agirreurreta

Ez zen erraza hirurogeiko hamarkadan Sananeko, Sanjoseko, Sanantolineko, Santamañako edo Erguingo langile auzoetan familia haztea.

Senide asko, diru iturria txikia eta bakarra, mahaiaren bueltan generazio ezberdinak, abuelo, abuela…

Julio horrelako etxe batean hazi zen. Gisa hartan jositako bizitzak markatzen du pertsona baten bihotza, begirada, balioak. Ez naiz Julioren bizitza kontatzera etorri, ez. Gutun hau bihotzetik idatzitako eskertza gutuna da, bizitza oso baten aitortza xumea. 

Buelta batzuk eman ostean, Gatzan hartu zuen aterpe Txindurri etxean, Itziarrekin batera. Eta Gatzaga bere bihotzean iltzatu zen lehen unetik. Berehala herri giroan txertatu eta konpromisoak hartzen hasi zen: Soziedadean, Udalean, ehiztarien elkartean… beti prest, beti eskuzabal. 1987tik 1995era bi legealdi bete zituen Udalean. Eta garai hau, zalantzarik gabe, Gatzagako urrezko aroa izan zen: udaletxe berria, frontoi berria, Gastainuzketa eta Garro kultur etxea, San Migel plaza eta plazako etxe berriak. Ametsak izan ziren lehenik, eta gero, errealitate bihurtu ziren, lana eta konpromisoa medio. Hori guztia aurreikusi, proiektua egin, finantzaketa lortu eta exekuzioa zortzi urteren buruan. Julio hor izan zen beste batzuekin batera, jakina, buru-belarri, nekaezin.

Lanetik urten eta ordu luzez herriaren alde. Jo ta su, harriz harri, herria eraikitzen Gabriel Arestik esango lukeen moduan. Mila esker, bejondeizula, mutil, izar berri bat piztutzera doa hire omenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak