Baina gureak egin du, zeren baby boom-eko belaunaldia adinez aurrera baitoa.
Beraz, zer eskatu gazteei? Zergatia badakizue, edo ez? Ume gehiago beharko ditugula etorkizunean, hemen, Euskal Herrian.
Eskatu beharra dago gazteei antisorgailu gutxiago hartu ditzaten. Pobreak direla, ekologiaren mesedetan ez doala? Ume horiek berek emango dizuete umorea eta indarra aurre egiteko arazo latz horiei. Superpopulazioak ez dio onik egiten ekologiari. Baina hemen jada marra gorria zeharkatu dugu eta eutsi egin behar zaio jaiokuntza-tasari, handituz ugaltze-tasa. Soldata hobeagoak etorriko dira umeek ematen duten indarraz. Munduko beste zenbait tokitan antisorgailuak musu-truk emateak bere zentzua du, baina Euskal Herrian jada hurrengo etapa oso larria dator, baldin antisorgailuak erabiltzen jarraitzen baduzue.
Beraz, arren, ez hainbeste antisorgailu.
----------
Jon Otero Uribarren
Arrasate