Gaztelera ez jakiteko eskubidea

Erabiltzailearen aurpegia Jon Otero Uribarren 2019ko mar. 15a, 00:00

Espainiako Estatuko legediak behartzen ditu euskaldun eta katalanak gaztelera jakitera. Baina guraso eta euskaldun naizen aldetik, nire umeak gaztelera jakin ez zezan nahi nuke. Hots, Francoren garaian jazo ziren ikastolak espainiar legearen aurka, eta gaurtik hasita jazo daitezke eskolak eta ikastolak konstituzio legearen aurka: nahi ez duen euskaldunak eta nahi ez duen baskoak eskubide ukaezina du gaztelera ez emateko eskolan.

Zer dakite madrildar gazteek? Bertako hizkuntza eta nazioartekoa; hots, ingelesa. Zer jakin behar du euskaldunak? Bertako hizkuntza, eta ingelesa agian. Eskubide ukaezina du nerabe batek aukeratzeko eskola eredu bat non ez zaion emango gaztelera irakasgaia, euskal hiritarra den aldetik. Nerabe eta gazte asko deseatzen daude irakasgai hura ez emateko, eta gehiago sakontzeko euskaran eta ingelesean. Legeari begiratu gabe, desobedientziaz hasi beharreko borroka da gaztelera irakasgaia ez eskaintzen hastea. Nahi duenak hautu hori izateko askatasuna izan dezan. Hemendik 200 urtera euskara eta ingelesa hitz egingo direla Euskal Herrian? Eta galduko dela gaztelera?

----------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak