Josu (Jesus) egon omen zen 40 egun basamortuan. Han zegoela, hitz egin omen zion deabruak; hots, mirari ahots bat azaldu zen. Deabruarena. Esan zion mirari ahots horrek Josuri: "Jarraitzen banauzu eta gurtzen, nire erreinu handi hauek emango dizkizut". Erreinuen irudi bat ikusi omen zuen Josuk. Josuk deabruari erantzun zion ezetz, eta hor geratu zen gauza.
Deabruaren mirarien beste froga bat: juduek zeharkatzeko zabaldu omen zen ibaia. Eta gero egiptoarrak hasi ziren gurutzatzen. Orduan, itxi egin ziren ibaiaren urak, eta egiptoarrak akabatu. Zergatik itxi zituen urak, egiptoarrak barruan zeudela? Ez zituen egiptoarrak barkatu, hil egin zituen. Deabruaren beste mirari bat. Ez naiz kristau, baina adibide bezala balio dute.
Berdin gaur egun. Telebista, irratia, disko trinkoa eta MP4 deabruaren mirariak dira. Eta ordulari digitala, mugikorra, ordenagailua, kutxa automatikoa-eta Jainkoaren alde onaren mirari dira.
----------
Jon Otero Uribarren
Arrasate