Telepatixie

Erabiltzailearen aurpegia Jon Otero Uribarren 2015ko urr. 31a, 00:00

Telepatixie existiduten da? Nere ustez, bai; demostretie oso zaille dala, besterik ez.

Neuk beti jarten dot adibide bera: zelan ikesten daue umiek hizkuntza? Batzuk esaten dustie keiñuen bidez ikesten dauela. Neuk uste dot telepatixaz ikesten dauela.

Ba, hara, neri tokau jaten kasu bat, ondiokan aho-zabalik naukana; baiñe, noski, bizi izen neuen eta sensaziño pozgarrixe emun eusten. Zin dagit egixe dala.

Neu, zoritxarrez, espetxien egon nitzen sasoi luze baten, eta han gertau jaten kasue.

Behin, afalordue pasau eta gero, juen biher geuen ziegetara lo egittera. Eskillerak igo lelengo pixure, eta han pasillo luze batzuk euzen. Nere ziegie pasilluen bukaeran euen, azkeneko atie, eta han jarri nitzen zain, leiho baten kontra. Itxoin biher jakon espetxezaiñari, atie zabalketan etorri zein. Pasilluen erdikaldien baeuen preso talde bat; han espazio libre bat euen eta egoteko toki haundixeue.

Ba, hara, neure artien pentsetan nebillen, eta pentsau neuen gauza bat momentu baten. Ba handik bi edo hiru segundo gerueu, neugandik 30 bat metrora euen preso taldetik batek –madrildarra–, harrigarrixe, ez dozue siñistuko, ba, ozen, oso ondo entzuteko moduen, errepetidu egin euen, berbaz, neuk pentsau neuena arestixen, bost edo sei berba, euskeraz eta ordena berien. Zur eta lur geratu nitzen, aho-zabalik, txundittute, lilluretute. Nola zan posible erdaldun batek neuk buruen bi segundo lehenau nittuen bost edo sei berba, euskeraz, berbaz errepetidutie ozen.

Segiduen etorri zan espetxezaiñe, eta ziegetan sartu ginttuen. Ez neuken azalpenik, telepatixa hutse, holan, demostrau-demostraute.

Neure artien pentsau neuen: erdeldun batek, holan, ziztu baten, ikesten badau euskeraz telepatikoki, ez dala euskerie iñoix galduko.

----------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak