Amnistia da bidea

Erabiltzailearen aurpegia Jon Otero Uribarren 2015ko mai. 11a, 00:00

450 euskal preso politiko inguru daude.

Eta oraingo Espainiako Gobernuak ez du gogoko eta ez du egingo, gainera, ETArekin elkarrizketarik. 

Garaileen eta garaituen bakegintza nahi du, edo horretaz dihardu, behinik behin. 

ETA desagertzea exijitzen du, eta, era berean, entrega daitezela. 

Baina noren buruan sartzen da, orain ihesi edo askatasunean, baldintza ekonomiko minimo batzuez gozatuz, dauden ez dakit zenbat eta zenbat etakide, prest egon daitezkeenik euren burua entregatzera espetxe zuloan egoteko hogei edo hogeita hamar urte, are gutxiago erabaki kolektibo gisa? 

ETAk denborarekin entregatuko ditu armak, badakigu, baina orain askatasunaz gozatzeari utzi eta beren burua entregatu, inolaz ere ez, hori ez dugu inoiz ikusiko.

Espainiako Gobernua joko horretan dabil, bai baitaki, eta denok dakigu EAJ ezagututa, abertzaleen batasuna ez dela guztiz gauzatuko ETA desagertu arte. 

Eta horri Espainiako Gobernuak terrorea dio, EAJ eta EH Bildu elkarren artean ados euskal gizartea bultzatuz eta animatuz estatu berri baten bila, ez du ikusi ere egin nahi oraingo Espainiako Gobernuak.

Horrenbestez, gogor jokatzea presoekin eta ETArekin oso interesgarri zaio. 

Elkarrizketa bidez ETArekin adostuko balute amnistia, badakite ETA desagertzeko prest legokeela, beren izen-abizen guztiekin, jakinik ez liratekeela espetxera joango.

----------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak