Ekonomia, langabeziaren narrioaz

Erabiltzailearen aurpegia Jon Otero Uribarren 2015ko ots. 23a, 00:00

Honela jarraituz gero, ez dugu jasoko ekonomiaren langabezia narrioa. Zergatik? Kultura bere onean utzita ustelean lizunduta dabilelako.

Pertsonak gara eta kultura osasuntsua behar dugu, sormena duen aisialdi bat, aisialdi kultural ona. Usteltzen uzten badugu gure aisialdietako kultura, sormenik ez duelako, pertsona moduan galdu egingo dugu.

Herrenka dabil langabezia, ez garelako sortzaile, eta ez gara sortzaile lelotu egin dugulako, hein handi batean, gure aisialdia.

Denok gaude arduratuta langabeziarekin, baina gero, lau ordu ematen ditu gizarteak telebista ikusten, taberna zaratatsuetan elkar aditu ezinik... Telebista, disko trinkoa, irratia, MP4a... Aisialdi alienagarria dugu, txarra. Aseezinean dedikatzen dio gizarteak lau gailu hauei denbora.

Utopia ilusioa da, eta badut ilusioa gailu hauek neutralizatu eta debekatuko dituen gobernu bat etorriko dela noizbait. Diktadura? Egia da, herriak nahi ditu gailu hauek. Baina nola sortu aisialdi eraikitzaile bat, gizon-emakume bezala sortzaile eta betegarri zaiguna? Aisialdi ustelaz, gizaki erdipurdikoak, eta horrela, dena okerrago. Langabezia aisialdian hezten ez garelako da, gizon-emakume ez sortzaileen ondorio. Iraultzak ekarriko digu lana eta bakea.

----------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak