"Deber" gaztelera

Erabiltzailearen aurpegia Jon Otero Uribarren 2015ko urt. 25a, 00:00

Espainiako Konstituzioak zera dio, espainiar guztiek jakin behar dutela gaztelera, derrigor.

Gu ez gara espainiarrak, baina Madrilen espainiartzat gaituzte. Beraz, behartu egiten gaituzte gaztelera jakitera.

Euskara oso hizkuntza zaharra da, eta euskaldunok hori bakarrik izan dugu milaka urtetan.

Hortaz, zertara dator gurea izan ez den hizkuntza bat behartzea?

Horrek azalpen bat du: zapalkuntza nazionala. Hori, besterik ez.

Nik baldin badaukat seme-alabaren bat, euskaraz bakarrik egingo diot.

Eta 8-9 urterekin ez badaki gazteleraz berba egiten, pertsona ilegala izango da? Funtsik gabea. 

Euskaraz ederto badaki, zergatik izango da ilegala? 

Edo behartu egin behar naute nik gazteleraz egitera umeari?

Jaun-andreok, ez dago hori egiteko eskubiderik, eta lege hori aldatzea premiazkoa da.

Umeek, neska-mutilek, euskara eta ingelesa bakarrik jakinda nahikoa da, nahikoa eta sobera.

Behar dira ikastolak, gurasoen aukeran, gaztelerarik emango ez dutenak. Gaztelera jakitea behartuko ez dutenak.

Ingelesa menperatzea ez baita erraza, eta gaztelerari eskaintzen zaizkion orduak behar dira horretarako, hain zuzen ere.

Izan ere, gaztelera jakitea eskubidea bakarrik izan beharko litzateke.

Horrenbestez, alda dezagun legea.

-----------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak