Logika ez atsegingarria

Erabiltzailearen aurpegia Jon Otero Uribarren 2015ko urt. 20a, 11:36

Txiroa naiz, eta, hala ere, logika ez atsegingarri batek harrapatzen nau: txiroak beharrezkoak direla.

Eman dezagun Euskal Herrian denek kobratzen dutela 1.400 euro hilean. Ogi batek balioko luke 0,80 euro. Zer gertatuko litzateke hilabete batetik bestera denak 3.000 euro kobratzera pasatuko balira? Ogi berak bikoiztu egingo lukeela prezioa, denek askoz diru gehiago izango luketelako. Horren ondorioz, ogiaren prezioa, noski, erosmen ahalmenaren arabera doa: zenbat eta txiro gehiago egon, ogiaren prezioa orduan eta merkeagoa da.

Baina ni ez naiz marxismoan jakitun; hala ere, gogoan dut Klase Borroka Etengabearen Teoria. Hots, enpresek, jakina, ekoizten dute saltzeko. 

Txiro gehiegi badago, ez da saltzen; beraz, klase txiroak borrokatu egin behar du soldata duina, eta, lortuz gero, saldu egiten da. 

Errazago saltzen bada, berriro prezioak gora doaz, eta lehengo soldata duina zaharkituta gelditzen da; beraz, denbora batera, berriro borrokatu eta negoziatu beharra dago. Logika enea, ez atsegingarria.

---------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak