Ez izan inozoa, euskarak etsaiak ditu

Erabiltzailearen aurpegia

Badaude erdaldunak erdara maite ez dutenak, badaude euskaldunak euskara maite ez dutenak.

Eta noski, badaude erdaldunak erdara asko maite dutenak, eta euskaldunak euskara asko maite dugunok. Hemen, Euskal Herrian, diglosia dago edonon bezala, hizkuntza gatazka dago. Gehiegitan makurtzen dugu burua elebidunok elebakarren aurrean, nahiz eta euskaraz bizi izateko gogoa dugun uneoro. Oro. 

Orokorki esan daiteke bikote elebakarrak nahiko ondo jokatzen ari direla beren umeak gutxika-gutxika gero eta gehiago D eskola ereduetan matrikulatzean. Baina gero, errealitatean, zer gertatzen da? Lantegiko nagusia erdalduna bada, euskaldunen artean ere dena erdaraz egiten dutela, elebidunak izan arren, itsu-itsu, nahiz euskara bihotzean, ez ote den elebakarren bat pasatuko inguruan (nahiz eta elkarrizketa zerikusirik ez izan langile edo nagusi elebakarrarekin). Erdaldunek beren inguruan dagoen oro ulertzea atsegin dute, eta lankideak euskaraz jarduten ikustea ez dute maite; izan gogoan, ez dute maite hura ez ulertzea. Nagusi erdaldun elebakarra nahasi egiten da, bere lantegian hain... izatean.

Erdaldunei ez zaie serioa iruditzen euskara, askori, eta Madrilek bere legeekin estutzen gaitu. Euskaldunak arriskatzeko prest egon behar du. Kontzientzian izan ondo, gure kexak ez baitituzte kontsumitzen. Beste rol batean daude, erdal paradisuan, gu beti egiten diegulako erdaraz, heziketaren izenean, edo agian beldurrez, onartezina dena.

Guk, euskaldunok, printzipio bat izan behar dugu, ez lotsabakoak izan. 

Aldatzen jakin behar dugu, hausten harreman diglosikoa. 

Lehenengoz lotsa, eta ondoren aurrera joateko indarra, kemena, nahiz eta arriskatu, eta euskaraz jarduten hasi euskaldun oro-ororekin. Harreman batzuk apurtuko dira? Euskara maite ez duen euskaldun bati egiterakoan. 

Lasai, beste harreman batzuk estutu eta loratuko dira, euskara maite dutenena. Zeren euskaraz jakiteak ez du esan nahi euskaraz maitatzea derrigorrez. Kasu, nik gaztelera gorrotatzen dut, eta ezin hobeto dakit.

Pazientzia dugu eta egiten dugu frantsesez eta gaztelaniaz. 

Baina hi, zu, berori, euskaldun, bukatu bazaio pazientzia eta erdaldunei euskaraz egiten badie, lasai, ez baita erokeria. 

Erokeria da pentsatzea lurralde mugatu batean diglosiak lehenengo eta gero elebitasun aktiboak betiere iraungo dutela. 

Eta hori defendatzen du hainbat politikarik: elebitasun erreala, aktiboa. Xelebrekeria, Madrilen eta Parisen inoiz ez da hau gertatuko ingelesarekin, nahiz eta hau jakin beharrekoa ere baden.

----------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.