Alacanteko Fontcalent espetxe-psikiatrikoan hamar urte eman nituen, guardia zibil bati ebaki bat egin bainion eskumuturrean aizkorarekin. Etxetik egotzia telebista puskatzeagatik (ez baitut batere gogoko telebista), diru apurra xahutu, eta deliberamendu oker hori egin nuen; ez nuen eskale izan nahi.
Euskara maite dut, eta euskaradun psikiatra nahi dut. Euskal mentalitatea eta idiosinkrasia duena, ni bezala. Iaz lehendakariari idatzi nion, inork ez baitzidan jaramonik egiten. Gerenteak erantzun zidan itzultzailea jarriko zidatela, ez baitzen posible ekartzea euskaldun bat. Baina psikiatra, espainola bera, umiliatua sentitzen da eta gogortzen du bere mediku jarrera. Horrela ez da posible. Eskatu nion Osakidetzari trasladoa, psikiatra euskalduna izateko, eta jaramonik ez. Berriro idatzi nion lehendakariari eta erantzun zidaten Osasun Sailera pasatu zutela trasladoaren kasua. Jaramonik ere ez. Itotzen ari naiz erdararekin, noiz arte? Dagokionari.
----------
Jon Otero Uribarren
Arrasate