Konstituzioak behartzen du gaztelera jakitera. Ondorioa da D ereduan gaztelera ikasgai moduan ematea. Ez da posible; 10 urteko neska edo mutil batek gaztelera ez badaki, zergatik izan behar du ilegala? Hau ez da Euskal Herria? Lortu behar dugu gaztelera obligazioa ez izatea. Independentzia edo dena dela.
Ikasten dute euskara ikastetxeetan, baita gaztelera ere. Eskolatik kanpo gaztelerak indar handiagoa duenez, erdaraz mintzatzen dira.
Lege madarikatu hori ezereztatzen badugu, gaztelera ez da izango obligazioa. Guk, euskaldunok, sortu ahal izango dugu eskola eredu bat, non euskara gehiago eta ingelesa gehiago eta gaztelera ezer ez den emanen. Gurasoen aukera izango da gaztelera erakutsi edo ez. Lau eredu izango dira. Edo indar abertzaleek A eredua kenduko dute. Hala, gurasoen nahiaren arabera, umeek ez dute gaztelera ikasiko eskolan, eta ez dira ez legezko izango.
Euskara indartzeko kaleetan ume eta nerabeek gutxika gaztelera galdu behar dute.
----------
Jon Otero Uribarren
Arrasate