Mirariak gure aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Jon Otero Uribarren 2014ko uzt. 5a, 12:00

Zer dira ordenagailuak, mugikorrak, ordulari digitalak, telebista, irratia, diskoak-eta? Elektronikoak?

Egunero ikusten ditugu eta goi teknologiaz ditugu. 

Gezurra, ez dira goi teknologia, mirariak dira. 

Ezagutzen ditut ordenagailuak konpontzera dedikatzen den gizon bat eta elektroniko-elektrizista bat. 

Bigarrenak ez daki zer erantzun nire galderei. 

Galdetuz nola den posible kable batez garraiatzea irrati emisioa, bazekien suertatzen dela, baina nola eta zergatik, berriz, ez.

Zer dagoen kable barnean ahotsa eta telebista irudia garraiatzea posible eginez... ez zekien zer erantzun. 

Eta mendi antena batetik edo are satelitetik uhinek ekartzea berau ere ez zekien, uhin ohien "teknologia zergatia", bazebilela bazekien zergatia jakin gabe, eta kito.

Ordenagailuak badakigu dabiltzala txip-en bitartez. Entziklopedian begiratuz, dio txip-ak barnean milaka funtzio egiten dituzten gailutxoak direla. 

Nola milaka funtzio hain txikia izanik? 

Nola fabrikatzen dituzte, mikroskopioz? 

Ze garesti! 

Ordenagailuak konpontzen zituenari zera galdetu nion: zer dagoen txip baten barruan. 

Ez zekien zer erantzun, milaka funtzioena ez zuen ulertzen. 

Berak txip bat gaizki dabilenean berri bat jartzen omen du, eta konpontzen du, eta kito. 

Ai, Jainkoaren misterioak!

----------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak