Elebitasuna ez da posible

Erabiltzailearen aurpegia Jon Otero Uribarren 2014ko eka. 1a, 00:00
Elebitasuna, jaun-andreok, trantsizionala da.

Espainiako Konstituzioa, abertzaleok onartzen ez duguna, behartzen du gaztelera jakitea, eta Iparraldean frantsesa. 

Hots, hemen euskara eskubide soila da. 

Gaztelera ere eskubide soila izatera pasatu beharko genuke, hor dago erronka eta gure borroka. 

Hori independentziarekin soilik lor dezakegu, eta independentzia Euskadin era unilateral baten bitartez lor dezakegu, oraintsu Katalunia prest dagoen moduan egonda. 

Hori bai, abertzale guztien batasunarekin lortuko da hori.

Gaztelera eskubide soilik denean euskara bezala –ingelesa nazio eskubidea ez da inoiz izango, baina praktikan eskoletan galdegingo da–, orduan sortu ahal izango dira eskolak eta ikastolak gaztelerarik emango ez dutenak. 

Eskola horiek, gurasoek aukeratutako ereduaren zioz, euskaraz izango dira, eta ingelesari denbora luzeagoa eskainiko zaio, oraingo gazteleraren desagerpenagatik. 

Arrakasta baldin badute euskara-ingeles ereduek, gutxinaka-gutxinaka umeak gaztelera galduz joango dira. 

Baina horrek denbora luzea beharko du. 

Hori bai, ingelesa gehitxoago emanez gaztelera orduen ordez, menperatuko dute hobeki ingelesa eta mundu guztian mugitu ahal izango dira gure ondorengoak baita Madrilen ere; eta ingelesez, jakina. 

Hala ere, ez da sortuko nazionalismo ingeles bat eta inork ez du Euskal Konstituzioan barneratuko ingelesa euskararen kategorian.

Hala, egunen baten, hemendik urrutira Euskadiko biztanle guztiek menperatuko dute euskara, gaztelera duten eskola ereduak gutxituz joan ahala, eta orduan, Euskadi independente horretan euskara jakitera behartuko du gure Konstituzioak. 

Hau da, elebitasuna trantsizionala da eta Urkijo jaunak oso ondo daki hori, baita Espainiak ere. 

Iraun dezake 100 edo 300 urte, baina, azkenean, herri batean badaude bi hizkuntza, edo batek garaitzen du eta jan bestea, edo alderantziz. 

Eta guk, euskaldunok, nahi dugu euskarak irabaz dezan. 

Lehenbailehen batu behar dugu abertzaleok eta Euskadi independente bat lortu. 

Egon daitezke bai nukleo txikiak beti anitz hizkuntza mugituko direnak, baina, jaun-andreok, herri bat, berdin hizkuntza bat.

Trantsizioan gaude, besterik ez.

----------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak