Konstituzioa hautsi, noiz?

Erabiltzailearen aurpegia Jon Otero Uribarren 2014ko ots. 9a, 00:00
Euskadiko Ezkerrak PSErekin bat eginik PSOE osatzen dute. Baina PSEren eta EEren artean, besteak beste, badago ezberdintasun handi bat.

PSErentzat, Euskadi da Hirurak Bat, hor gara gehiengo abertzaleak, nazio kontzientzia.

Euskadiko Ezkerrarentzat, berriz, nazioa Euskal Herri osoa da. Nik, Sortu-kidea izan arren, onartzen dut Nafarroa eta Iparraldea ez direla euskal nazio, Euskadi, zeren abertzaleak gutxiengo baikara.

Euskadiko Ezkerrak matematika xelebre batzuk egiten ditu eta ikusten duenez bozkaz ez dutela Hego Euskal Herriko, Nafarroako, abertzaleek irabazten, bada men egin Konstituzioa eta Hego Euskal Herri osoa Espainiartzat du. Onartezina. 

Euskadi, Hirurak Bat, ez baita Espainia. EE apaltzen denean eta onartzen duenean Nafarroa ez dela Euskadi, beste matematika batzuk erabiliko ditu eta onartuko du Euskadi, Hirurak Bat, ez dela Espainia. 

Euskadin hautsiko du EEk konstituzioa eta bananduko da PSEtik, eta PSOE izateari utzi. 2015eko Nafarroako hauteskundeetan ea zer dioten nafarrek, abertzaleen lurraldetasun oro sakratua birplanteatu dezagun serioski.

Zuentzako ipuin bat:

Bazen Ame rica. Gu enteratu ginen geroago. Santa Maria, Pinta, Niña, mundua borobila dela zioen Colonek. Eta ume hark ondo pintatu zuen Amerika berria. Jesusitok. Beno, aurretik, ba omen zegoen han inka inperioa sortu zuen enperadore bat. Manko Capac I.a zuen izena. XI. mendean Manko Capac hau omen zen Eguzki Jainkoaren ondorengoa. Bada, kondairak dio Eguzkia etorri zela lurrera gizakume bihurturik, bi orduz; han Amerikan egunez zen, eta bi orduz ilundu zen. Hemen gaua zen, baina Afrikan ohartu egin ziren hango aztiak, eta esan zuten: "An gaua". Hots, Amerikan. Beno, bi ordu izan zen gau Amerika osoan bakarrik; gero, Eguzki Jainkoak txotxokan egiten bukatu zuenean Alaska emakume lirainaz, bada, joan zen berriz Eguzkira. Eta etorri zen eguna. Alaskaren semea zen. Gero, capactarrek inka erreinua gobernatu zuten. Azkn Capac inka erregea izan zen Manko Capac II.a. Eta espainolek hil zuten 1544an. Ortzi zen Jainkoa; orain dakigula mundua borobila dela, bada, Jainkoa da Unibertsoa.

----------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak