Zergatik itxaron?

Erabiltzailearen aurpegia Jon Otero Uribarren 2014ko ots. 2a, 12:00
Askok nahi dute Euskal Herriaren independentzia.

Niri ere atsegingo litzaidake. 

Baina ez da posible. 

Zergatik? 

Euskal Herria ez da nazio bat, herri bat da soilik. 

Nazioa gehiengo batek estatu independentea izatea nahi duen herrialdeen batasuna da. 

Nafarroan %30 soilik dira abertzaleak eta Iparraldean %10, ez deus. 

Errespetatu egin behar zaie, beren gogoa Espainian eta Frantzian badute... 

Saiatu behar dugu, nola ez, abertzaletzen herrialde hauek, euskarari eutsiz honen motor gisa.

Baina Arraizek oraintsu Gara-ko artikulu baten zioena itxarotearen sufrikarioa da. 

Hots: "Lehenengo, Nafarroako indar harremana aldatu behar dugu", gero "Euskal Herriko bide-orria bideratzeko". 

Noiz arte itxaron? 

%30 hori %51 izan arte? 

20 urte, 30 urte... 50 urte? 

Pazientzia hori. 

EAJ bera Nafarroa noiz abertzaletu zain dago. 

Anasagastik idazten duenean Deia-n, Euskal Herriari deitzen dio Euzkadi, zetarekin. 

Euzkotarren aberria. 

Euzkotar hiztegiak ere ez dakar, baina deritzo euskal arrazako aberkideari. 

Itxaron, itxaron, itxaron...

Araba, gutxigatik, baina abertzalea da, Bizkaia abertzalea da, Gipuzkoa zer esanik ez. 

Hori da Euskadi edo Euzkadi. 

Hor da nazioa. 

Negozia dezagun hirurak bat-en erabakitze eskubidea, gerorako utziaz Nafarroa eta, zer esanik ez, Iparraldea. 

Guk amore emanez, agian, PSE-EEk ere onartuko du Euskadiren erreferendum nahia. 

Ea nork irabazten duen. 

Baina tabuak jarraitzen badu izaten lurraldetasuna, abertzaleentzat... 

Itxaron, itxaron, itxaron eta itxaron... 

Zergatik itxaron? 

Gora, Euskadi askatuta!

--------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak