"Zoroa? Zoragarri"

Erabiltzailearen aurpegia

Ez hartu serio izenburua. Ez baita batere gozoa buru-gaixotzat har zaitzaten.

Pazienteen %30, gutxi gorabehera, tortura zuriaz, frogarik uzten ez duenaz kexatzen dira. Niri zaila egiten zait injekzio (batez ere), tanten eta pilulen oinaze sakona hitzez azaltzea, baina itzela da.

%20, ez torturaz, baina egonezin atsekabeaz kexu da. %40ri ez omen diete ezer onik, ezta ezer txarrik ere eragiten farmakoek. Eta %10ek bakarrik dituzte oso gogoko farmakoak; niretzat, sinestezina.

Nahi omen dut debekatu mundu guztian telebista, irratia eta musika diskoa (kaskoak eta MP4ak barne), eta zorotzat hartu naute. Xelebreak psikiatra hauek.

Oso zentzuduna da lau gailu horiek debekatzea, langabezia ezereztatzeko, adibidez, kulturak eragina baitauka langabezian. Zonbiarena egiten lau ordu egunero caja tonta-ren aurrean. Iraultza kulturala egin beharko da poliki-poliki. Internet ere mugatu irakurmen, idazmen eta argazkietara soilik.

Bestalde, espetxe-psikiatrikoan edota psikiatrikoan entzerraturik nagoenean, medizina kentzen didatenean, aste parean erdaldun guztiei euskaraz egiteko beharra sentitzen dut; bestela, gorrotoa baitut.

Lasaitu egiten naiz euskaraz.

Baina psikiatrak ez du 20 segundo ere jasaten berari euskaraz eginda. Eta berriz farmakoak.

Uste baitu osatzen naizela farmakoekin, berriz gaztelerara jotzen dudalako. Zuk erran.

--------------------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.