"Erlijioaz"

Erabiltzailearen aurpegia

Euskal Herriko katolikoak %66 dira...

... eta orain dela 80 urte, eskolarik ez zegoenean, ia guztiak ziren katolikoak. 

Orain, jendeak ezagutzen du Darwinen teoria eta kontinenteen mugimenduarena, eta abar. 

Baina Darwinen teoriaren harira, non dago tximinoaren eta gizakiaren arteko espeziea? Aurreratu zen espezieak hil zuen bestea? Tximinoa nondik dator, espeziez espezie itsasotik, non sortu zen bizia? Eta nork sortu zuen itsasoko bizitza lehen hura? 

Darwinen teoria funtsik gabekoa da, zeren bizitza miraria baita, eta Jainkoak egin zuen mirari hura.

Adanen eta Evaren teoriak ere fede gehiegitxo behar du, nahiz eta onartu miraria, zeren Jainkoak mirariak egin baititzake. 

Matusalen nola bizi izan zen hainbeste urte? Garaiko ignorantziaren legendak. Eta Jesusek egin omen zituen mirariak eta bere hitzak (ez dakit nola jasoak) elizetan predikatzen dira.

Baina berdin, Jesusen mirariak oso zailak dira sinesteko, baina posible dira; sinetsi edo ez fede kontua da ikusi ez zituenarentzat. Ni kristaua ez naiz, zeren mirariak Jainkoak soilik egin baititzake, edo beraren bidez... baina gora mirariak! 

Ni panteista naiz; hots, munduko erlijio eta ateo, agnostiko guztiek Jainko bakarra dute, eta infinitua (unibertsoa) da, dena da Jainkoa.

Eta deabrua? Bai, deabrua existitzen da, eta beti borrokatu behar da haren kontra, ez baita inoiz hilko, baina bai luzaroan urrutiratu. Deabrua espiritu bat da eta gorpuztu daiteke batzuetan. Deabruari irabazteko, batzuetan norbera izan behar da deabru eta bortxakeria erabili, baina beste batzuek uste dute deabruari irabazteko maitasuna dela bidea.

Baina kontu izan! Esaten dugu deabrua beti bizi izango dela, zeren badiote sorginek egiten zutela hegan erratzarekin, hara! Miraria, miraria dio sorginak? Deabruak mirariak egin ditzake, Jainkoak bezala; zergatik? Deabrua Jainkoaren parte bat delako. Zergatik sortu zuen Jainkoak deabrua, horrenbesteko indarra izanda?

Egiptoarrak hil omen zituen juduen esklabo garaian. Jainkoak. Zergatik? Jainkoa guztia da, unibertsoa da eta bakarrik dago; hobeto esanda, dena de bera, inertea, eta bizia asmatzen du.

Erabakitzen du onena dela gizakia izatea, izadi zoragarriz inguratuta. Baina badaki Jainkoa dela eta ez du apreziatzen duena, eta gozaezina da. Orduan asmatzen du oinazea, engainatuz bere burua Jainkoa dela. Autoengainatuz kontzientzian, nahiz sakoneko subkontzientean jakin. Ume indartsu baten legez asmatzen du bizia, eta heriotza, baina batez ere bizia, orain asko, eta betiko. Ez jakiteko Jainkoa dela sortu zuen Darwinen teoria; ateoak ere, horrela, kontzienteki ahazten zuen Jainkoa zela. Bere kideak ere asmatu zituen, eta oinazea eta maitasuna sentitzen zuen.

Dena da bera, anitza, baina bera bakarra da. Oinaze bat gainditu ondoren, desahogoaren plazera eta maitasuna sentitzen ditu, zituen. Hori da Jainkoaren bizia, erdia oinaze eta erdia maitasun, unibertsoko jaunari dagokion bezala, eta bere bizia inoiz ez da bukatuko. Hil eta gero, Jainkoak beste zerbait asmatuko du, eta mirari eginez beste ziklo baten jarraituko du.

Nik aseta daukat mirarien zera hori. Behin, orain dela 14 urte, espetxean, zeru urdinera begiratu nuen, eta eguzkia desagertzen hasi zen. Hamabost segundoan desagertu zen. Minutu bat geroago agertu zen. Miraria. Niretzat Jainkoaren froga eta ikusten ez duenak fede kontua sinesten badidate. Baina ez aitak, ez sendiak, ez lagunek ez didate sinesten. Han espetxean ere ahotsak entzun nituen, euskaraz eta erdaraz, zazpi urtez. Zoritxarrez, orain ez ditut entzuten.

Baina mirariaren plazera solemnea, ahaztezina eta ederra da. Ondorioz, ziur nago heriotzaren ondorengo biziaz.

Zer da, ba, elektronika? Euskal entziklopedia batean irakurri dut txip batek milaka funtzio dituela. Ez ote miraria? Nola fabrikatzen da hura? Mikroskopioz? Nola da posible teknologia hori? Telebista da deabru gorpuztu bat, adibidez, eta irratia eta musika diskoa.

Beraz, deabrua debekatu behar da, modu onean edo txarrean. Horrela irtengo gara krisitik, herria iratzarriz eta espabilatuz.

--------------------

Jon Otero Uribarren

Arrasate

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.